SOME SCARY CREATURES AND BEAUTIFUL HALLOWEEN PUMPKINS!
馃憖馃憖馃憖 KNOCK KNOCK, WHO´S THERE??? 馃憖馃憖馃憖
馃拃馃拃馃拃HAPPY HALLOWEEN FROM HH5B!!!馃懟馃懟馃懟
Gertu izan dugu GAU BELTZA, eta hau ospatzeko hainbat jarduera egin genituen eskolan: kalabaza erraldoi baten BURUHANDIA sortu, egun berezi honetarako LELOA ikasi, eta nola ez, mozorrotu ere MOZORROTU ginen! UHHHHH!!!!
Gure laguntxo batek etxetik ZERBA haziak ekarri zituen, eta gure eskolan BARATZA daukagunez, Lehen Hezkuntzako 4. mailakoekin batera hara joan ginen beraien lanarengandik ikastera. Baratzean dauden produktuak ikusi, gure haziak landatu eta lurra ureztatzen ibili ginen guztiok batera poz-pozik. Denborarekin, ikusi beharko dugu zein zerba ederrak ateratzen zaizkigun!
(KLIK egizue argazki gainean gehiago ikusteko)
Aurrekoan DYA larrialdietako profesionalak etorri ziren gurera emergentzia baten aurrean nola jokatu irakastera. Oso gustura egon ginen, izugarri interesgarria iruditu zitzaigun, eta asko ikasi genuen.
Aquariumean oso ongi pasa genuen, eta bertako animaliak ikusi eta ia-ia ukitu ere egin genituen. Marrazoak, marmokak, itsas-trikuak, itsas-zaldiak, itsas izarrak... Eta balearen hezurdura ere ikusi genuen.
Bazenekiten balearen amonaren amonaren amonaren... amona dinosauroa zela? Hori ere ikasi genuen.
Ondoren, hamaiketakoa jan, autobusean sartu eta Lau Haizetako parkera hurbildu ginen bazkaltzeko eta jolasteko.
Egun zoragarria izan zen!!!