viernes, 16 de junio de 2023

AQUARIUM ETA LAU HAIZETA

 Aquariumean oso ongi pasa genuen, eta bertako animaliak ikusi eta ia-ia ukitu ere egin genituen. Marrazoak, marmokak, itsas-trikuak, itsas-zaldiak, itsas izarrak... Eta balearen hezurdura ere ikusi genuen.

Bazenekiten balearen amonaren amonaren amonaren... amona dinosauroa zela? Hori ere ikasi genuen.

Ondoren, hamaiketakoa jan, autobusean sartu eta Lau Haizetako parkera hurbildu ginen bazkaltzeko eta jolasteko.

Egun zoragarria izan zen!!!