viernes, 20 de diciembre de 2024

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA

 Gaur oporrak ilusio handiz hartu ditugu Olentzero eta Mari Domingiren bisita beste urtebetez izan dugulako. Beraiekin hitz egin, abestu, dantza eta farre egin dugu.

Baserrira bueltatu dira Gabon gauan etxera ekarriko dizkiguten opariak prestatu behar dituztelako.

HAU IRRIKA!!! 











































 

DYAko TAILERRA

 Duela egun batzuk DYAko lankide bat etorri zen emergentzia baten aurrean nola jokatu behar dugun erakustera. Horretarako, gure panpin eta pelutxeekin probestu ginen praktika batzuk egiteko.

Saioa probetxugarria izan zen!








viernes, 6 de diciembre de 2024

EUSKARAREN EGUNERAKO GINKANA

 Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzeko proposatutako ginkanan haur eta familia guztiek ezin hobeto parte hartu dute. Jasotako hitz eta marrazkiek Argitxo dantzan jartzen lortu dute eta eskerrak emateko txokolatezko ogitartekoak ekarri dizkigu.

Gora Euskararen eguna!!!

Aupa Argitxo!!!