Apirileko azkeneko egunean oso irteera polita egin genuen Donostiako aquariumera.
Itsasoko animaliak gertutik ikusteko aukera paregabea izan genuen: marmokak, marrazoak, itsas izarrak, itsas zaldiak, olagarroak... Liluratuta gelditu ginen euren forma, kolore, mugimendu eta bitxikeriekin.
Egun biribila izan zen. Eguraldia ezin hobearekin Alderdi Ederreko parkean gozatu genuen.