Kaixo denoi!
Aste hauetan gertuko sumendiarekin jakin-mina piztu zaigu eta horren inguruan aritu gara. Honekin batera Argitxo etorri zitzaigun gelara sumendiaren esperimentu bat proposatuz.
Etxean errepikatu nahi baduzue hona hemen eman genituen pausoak:
1- Ur botila txiki bat kanpotik apaindu sumendi itxura hartu dezan. Ondoren, erdiraino urez bete.
2- Beste erdia ozpin alkoholikoz osatu.
3- Nahi baduzue tinte gorri tanta batzuk bota (Laba simulatzeko).
4- Azkenik, goilarakada txiki bat bikarbonatoz bete eta bertan bota.
Prest eztanda ikusteko?????
No hay comentarios:
Publicar un comentario