Gure azken gaia baratza izan da eta eskolan baratz polita daukagunez bisitan joan ginen. Han bertan letxugak, patatak, tipulak, tomateak, loreak...ikusi ahal izan genituen. Txoriak uxatzeko txorimaloak eta cd batzuk jarri dituzte. LH- 4. mailakoak horretaz arduratzen dira eta zein ondo egiten duten!
Mireiak bere amaren baserritik ilarrak ekarri zizkigun aletzeko, eta ume bakoitzak bere leka ireki eta ilarrak atera zituen. Mailako kide batek bere baratzeko baba batzuk ekarri zituen eta desberdintasunak aztertu genituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario