Ibilbide polita egin dugu 2 urte hauetan, baina orain agur esateko ordua iritsi da. Tutorak oso gustura egon gara zuen seme-alabekin, handitzen ari diren altxor txiki batzuk dituzue.
Zaindu zaitezte eta udara zoragarria izan dezazuela!
Ibilbide polita egin dugu 2 urte hauetan, baina orain agur esateko ordua iritsi da. Tutorak oso gustura egon gara zuen seme-alabekin, handitzen ari diren altxor txiki batzuk dituzue.
Zaindu zaitezte eta udara zoragarria izan dezazuela!
Kurtsoa ondo amaitzeko, Azpeitiako tren museora txangoa egin genuen 4 eta5 urtekoak batera. Zein intesgarria izan zen museoan kontatu ziguten guztia! Eta zein berezia baporezko trenean ibiltzea! Ke beltz izugarria botatzen zuen...
https://photos.app.goo.gl/saTi4fkm47mgX4U2A
Gogoan duzue gelan genituen beldar jaioberriak? Denborarekin eta asko jan ondoren handitu egin ziren, kuskua egin zuten eta... handik aste batzuetara... TXIMELETA bilakaturik atera dira!!!!
Arraultzak jartzen ari dira orain, arraultza horiek jasoko ditugu, gorde eta hurrengo urtean beraien kumetxoak izango ditugu gelan berriz!!!
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak gogor aritu ziren lanean Gorputz Heziketako saioetan guri ZIRKO emanaldi polit bat aurkezteko. Hona hemen artista hauen emaitza!
Maleta proiektua aukera paregabea izan da gelako laguntxoak elkar hobe ezagutzeko: gure gustuak, gure objeturik preziatuenak, etab. Jarraian ikusi ahal izango dituzue proiektu honen laburpena:
Barkatu, baina Lobna eta Angelaren argazkirik ez nuen atera, despiste hutsa, ups!
Zein berezia da gure salto gela! Zenbat maite dugun eta zein momentu politak igaro ditugun bertan!
Hemen dituzue horren erakusle diren hainbat argazki...
Dakizuen bezala, goizetan ateak zabal zabalik izan ditugu ikasleak ekosistema batetik bestera igarotzeko. Adin desberdinekoak asko jolastu eta ikasi dugu elkarrekin. Ikusi, ikusi: