Gogoan duzue gelan genituen beldar jaioberriak? Denborarekin eta asko jan ondoren handitu egin ziren, kuskua egin zuten eta... handik aste batzuetara... TXIMELETA bilakaturik atera dira!!!!
Arraultzak jartzen ari dira orain, arraultza horiek jasoko ditugu, gorde eta hurrengo urtean beraien kumetxoak izango ditugu gelan berriz!!!
Beldarren kutxa garbitzen: beldarrak kutxatik atera, zikinkeriak zaborrontzira bota eta hosto xamur berriak ipini. Prest jaten hasteko berriz!
No hay comentarios:
Publicar un comentario