miércoles, 22 de diciembre de 2021

GABONAK

 Kaixo denoi, lehenengo hiruhilabeteari eutsi egin diogu eta bertan ditugu Gabonak. Santo Tomas Egunean Olentzero eta Mari Domingiren bisita eduki genuen. Umeek poz-pozik eman zizkieten beraiek idatzitako eskutitzak eta haiek gelarako oparitxo batzuk ekarri zizkiguten. Gero, txistorra jan genuen patioan eta segituan gure jaialdia, primeran abestu eta dantza egin genuen!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON Haur Hezkuntza irakasleen partez, urtarrilean berriro ikusiko dugu elkar!!



































EUSKARAREN EGUNA

 Urtero bezala, abenduaren 3an ospatu genuen Euskararen eguna. Bi astetan zehar geletan hainbat ekintza desberdin egin genituen euskararen erabilpena sustatzeko denon artean. Gure dominek arrakasta handia lortu dute, mila esker zuei (gurasoei) etxetik ere parte hartzeagatik iniziatiba honetan.






EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

 Aurtengo lehenengo irteera Euskadiko Orkestra Sinfonikora izan da. Han "ZIRKUS" funtzioa ikusi genuen eta zorargarri pasa genuen!!








GAU BELTZA

 Aspaldiko familia!

Denbora asko igaro da GAU BELTZA ospatu genuenetik, baina zuekin konpartitzeko geneukan oraindik momentu polit eta beldurgarri hau. Gau guztiak baitira beltzak, baina urriaren 31koa bereziki... UUUUU!














Auzoa festarako apaintzeko ere gure kalabaza maitearen mural handi bat sortu genuen. Hona hemen:





viernes, 19 de noviembre de 2021

SUMENDI BAT GELAN!!

Kaixo denoi!

Aste hauetan gertuko sumendiarekin jakin-mina piztu zaigu eta horren inguruan aritu gara. Honekin batera Argitxo etorri zitzaigun gelara sumendiaren esperimentu bat proposatuz. 

Etxean errepikatu nahi baduzue hona hemen eman genituen pausoak:

1- Ur botila txiki bat kanpotik apaindu sumendi itxura hartu dezan. Ondoren, erdiraino urez bete.

2- Beste erdia ozpin alkoholikoz osatu.

3- Nahi baduzue tinte gorri tanta batzuk bota (Laba simulatzeko).

4- Azkenik, goilarakada txiki bat bikarbonatoz bete eta bertan bota.

         Prest eztanda ikusteko?????




















 


 


jueves, 4 de noviembre de 2021

GURE EGUNEROKOTASUNA

 Oso ondo pasatzen dugu egunero eskolan, ikusi nahi al duzue?...

















Eta psikomotrizitate gelan izugarri gozatzen dugu!!