martes, 28 de junio de 2022

AGURRA

 

ZORAGARRI EGON GARA ZUEKIN!!!

OSO ONDO PASA UDAN ETA ZORTE ON LH ETAPAN.

AGUR TXAPELDUNAK!!



 

 

 

GURE AZKEN EGUNA HH5 GELAN!!

 Gure ikasturtea bukatu baino lehen LH1 geletara joan ginen mahai handiak, liburuak, jolasak, etabar aztertzera eta asteartean gure azken eguna izan zen Haur Hezkuntza etapan. Agur eta gogoeta polita izateko Pepa Pig eta Chase etorri zitzaizkigun bisitan eta gero tailer desberdinak antolatu genituen 4 urtekoekin batera.































KURTSO AMAIERAKO JAIALDIA

 Hona hemen gure jaialdiko DANTZA BANBA! 

Anima zaitezte zuek ere dantza egitera!



 




3. HIRUHILABETEA

Hemen daukazue 3. hiruhilabetean zehar egindakoaren laburpen bat. 

Klikatu argazkiaren gainean eta beste argazki asko ikusi eta deskargatu ahalko dituzue.

 



 




lunes, 27 de junio de 2022

AZPEITIKO TREN MUSEOA

Txu-Txu- Txuuuuu !!!!!!!!! Kurtsoari agur esateko Azpeitiko tren Museora joan ginen.  Bertan lurrun-trena martxan jarri ziguten eta Azpeitik Lasaorako bidea egin genuen. Hori zen usaia! Hori zarata! Hori mugimendua trenak zuena! Izugarri gustatu zitzaigun. Ondoren, Euskal Herriko historian martxan egon diren tren desberdinak erakutsi zizkiguten eta bukatzeko Azpeitiko parke eder batean bukatu genuen eguna.




Aitatxo, amatxo, joango al gara beste behin??????????

BARATZA

 Gure azken gaia baratza izan da eta eskolan baratz polita daukagunez bisitan joan ginen. Han bertan letxugak, patatak, tipulak, tomateak, loreak...ikusi ahal izan genituen. Txoriak uxatzeko txorimaloak eta cd batzuk jarri dituzte. LH- 4. mailakoak horretaz arduratzen dira eta zein ondo egiten duten!

Mireiak bere amaren baserritik ilarrak ekarri zizkigun aletzeko, eta ume bakoitzak bere leka ireki eta ilarrak atera zituen. Mailako kide batek bere baratzeko baba batzuk ekarri zituen eta desberdintasunak aztertu genituen.