viernes, 28 de octubre de 2022

GAU BELTZA-KALABAZA

 Gaur, GAU BELTZA ospatzeko asmoz, gelan astean zehar izan dugun kalabaza  marraztu, hustu eta zulatu egin dugu.

Pertsianak jaitsita eta argiak itzalita, kandela bat sartu diogu barruan. Giro misteriotsua sortu dugu!!!

"Arimen gaua" abestia ere kantatu dugu. 

Primeran pasa dugu!
















 

BELTZA DA GAUA, DENOK KANDELAK PIZTU

Kaixo!!! Gau beltzaren ospakizuna dela eta, 5 urtekoak Altza auzoa apaintzeko mural bat egin dugu.