lunes, 12 de diciembre de 2022

 Kaixo!!!

Lehenengo hiruhilekoa bukatzear dago eta 5 urteko ikasleak oso gustora egon dira gune ezberdinetan jolasten. Zuek ere zein ondo egon diren ikustea nahiko genuke, eta horretarako, bideo honetan hiruhilekoaren laburpentxo bat ikus dezakezue.

Espero dugu zuen gustokoa izatea. 



miércoles, 7 de diciembre de 2022

Kaixo!!!

Hemen eskaintzen dizuegun bideoarekin Euskaraldian zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu. 

Espero dugu zuen gustokoa izatea.




jueves, 1 de diciembre de 2022

AUZOKO MAKETA

 Azkenaldiotan AUZOA gaia landu dugu. Gaiari bukaera  emateko maketa hau egitea bururatu zaigu. Oso gustura ibili gara egiten eta espero dugu zuen gustokoa izatea.







viernes, 28 de octubre de 2022

GAU BELTZA-KALABAZA

 Gaur, GAU BELTZA ospatzeko asmoz, gelan astean zehar izan dugun kalabaza  marraztu, hustu eta zulatu egin dugu.

Pertsianak jaitsita eta argiak itzalita, kandela bat sartu diogu barruan. Giro misteriotsua sortu dugu!!!

"Arimen gaua" abestia ere kantatu dugu. 

Primeran pasa dugu!
















 

BELTZA DA GAUA, DENOK KANDELAK PIZTU

Kaixo!!! Gau beltzaren ospakizuna dela eta, 5 urtekoak Altza auzoa apaintzeko mural bat egin dugu. 











martes, 28 de junio de 2022

AGURRA

 

ZORAGARRI EGON GARA ZUEKIN!!!

OSO ONDO PASA UDAN ETA ZORTE ON LH ETAPAN.

AGUR TXAPELDUNAK!!



 

 

 

GURE AZKEN EGUNA HH5 GELAN!!

 Gure ikasturtea bukatu baino lehen LH1 geletara joan ginen mahai handiak, liburuak, jolasak, etabar aztertzera eta asteartean gure azken eguna izan zen Haur Hezkuntza etapan. Agur eta gogoeta polita izateko Pepa Pig eta Chase etorri zitzaizkigun bisitan eta gero tailer desberdinak antolatu genituen 4 urtekoekin batera.