viernes, 26 de abril de 2024

L.H.-ko 3. MAILAKOEKIN SOLASEAN

 Atzo jarduera polita burutu genuen gure eskolako ikasle handiagoekin: haiek sortutako KOMIKI zoragarriak irakurri zizkiguten guri eta guk beraiei MARRAZKI TRANPA izeneko jolas bat egin genien.

 Guztiok gozatu genuen momentutxoa izan zen atzokoa!

                  Bikoteka jarri ginen (handiak txikiekin) komikia hobe entzun eta ikusteko.
Ondoren, gure txanda iritsi zen, jolasa taldeka burutuz:

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

 Apirilaren 23an LIBURUAREN EGUNA zenez, eskolan ere hau ospatu  nahi izan genuen modu berezi batean: familiako partaideak guregana gonbidatuz ipuin polit bat irakurtzera. Ilusio handiz hartu genituen guraso, amona eta anaiak gurera. Ikusi, ikusi!

BREMENGO MUSIKARIAK ipuina
CRISPÍN Y EL MEJOR CUMPLEAÑOS DE SU VIDA
HANAK NAHI ZITUEN SUGEA
EL PRINCIPITO
Ipuinak entzun eta gero, ARGITXOren eskutitz eta oparia jaso genituen!!!

AQUARIUM

            

ANIMALIA BASATIAK gaia lantzen ari garenez gelan, aurreko ostiralean AQUARIUMera joan ginen bisitan, itsaso desberdinetako arrainak ikustera. Onodren, eguna jolasten eta lagun  artean igaro genuen. Zer ondo pasa genuen!!!


(KLIKatu ezazue goiko argazkian gehiago ikusteko)



Gelan ikasitako abesti bat. Etxean dantzatu dezazuen!

viernes, 12 de abril de 2024

PAULA JUDOKAREKIN SAIO BEREZIA!

JUDOko Espainiako txapelketetan dabilen gure praktiketako irakasle PAULAk sorpresa handia eman zigun atzo arratsaldean. Saio berezia prestatu zuen 5 urtekoentzat,  JUDOko hainbat jolas zein ariketekin kirol hau zertan datzan probatu genezan, eta asko ikasteaz gain, PRIMERAN PASA GENUEN!!!

ESKERRIK ASKO PAULARI JUDOA GUGANA EKARTZEAGATIK 

ETA KIROLA GUZTIEN ARTEAN SUSTATZEAGATIK!!!


ZORTE ON ZURE JUDOKA IBILBIDEAN!!!

GORA UDABERRIA! BIZIA DAKAR ETA!

 Udaberrian sartu gara jada, eta honek kolore biziak, landare eta lore berriak eta animalien jaiotzak dakartza! Zelaietan, parkeetan guzti hau beha dezakegu, baita gelan ere! Bizitzaren prozesu desberdinak behatzen eta ikertzen ari gara LANDARE eta BELDAR JAIOBERRIEI esker!

Ezagutu nahi dituzue? Bota begirada honi!


EZKURRATIK ATERATAKO HARITZA behatzen
LOREekin egindako gure lanak
Gure landareak: AGUAKATEAren hezurrak (sustraiak irteteko zain), patioko zelaiko loretxoak, 
hainbat fruten hazi landaketa (limoi, sagar, eguzkilore, etab.-enak), eta...
GURE BELDARRAK edo ZETARRAK!!!
Jaioberriak dira, txiki-txikiak... baina handitzen joango dira eta eraldatzen!!!
GUZTION ARTEAN ZAINDUKO DITUGU! 

Horretarako, MORERA zuhaitzaren hostoak eskolara ekartzea animatzen zaituztegu!

viernes, 22 de marzo de 2024

IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!!!

Aurten KORRIKA gure artean dago berriz, guk ere ospatu nahi izan dugu gaurko egunean. 

Guztion artean EUSKARAri abiadura eman diezaiogun!!!

Gure KORRIKAko pankarta prestatzen

Tatxan!!!!
KORRIKAko eguna iritsi da eskolara!










Hainbeste KORRIKA, pankarta puskatuta!!!