viernes, 25 de febrero de 2022

INAUTERIAK HEMEN DIRA!!!

 Neguko ospakizunekin jarraituz, oraingoan INAUTERIEN txanda izan da. Denetarik izan dugu gaur eskolan: superheroiak, printzesak, Mario eta Luigi, unikornioak, animaliak, eguzki sistema, pailazoak, sevillarrak, medikuak, Harry Potter, ninjak, bakeroak,... 

Koreografia bat burutu dugu, mozorroen desfilea egin dugu eta bukatzeko dantzan aritu gara! Bai ederki pasa dugula!!!

Jarraian ikuskizunaren argazki batzuk jarriko dizkizuegu, baina jakin ezazue INSTAGRAM plataforman (altzaeskola) sesio guztiaren bideoa daukazuela ikusgai. Gozatu ezazue zuek ere bai!





































viernes, 18 de febrero de 2022

ITSASMINEZ TXOTXONGILOAK

 Kaixo denoi!!

Aste honetan "Itsasminez" Txotxongiloak pasa dira gure eskolatik. Itsasoari buruzko istorio bat kontatu zigun Enkarnik eta umeak aho-zabalik geratu ziren antzerkiarekin, izugarri gustatu zitzaien eta gustura parte hartu zuten!!

 

 



 



 


 




















ELURRA MARA-MARA, ELURRA MARA-MARA...

 Orain dela gutxi Argitxoren bisita izan genuen eta esperimentu bat proposatu zigun: elurra eta elurrezko panpinak egitea. Horretarako behar dugu:

- Ontzi bat

- Goilara

- Bikarbonato sodikoa (6 goilarakada)

- Ura (3 goilarakada)

Bikarbonatoa eta ura nahastean elurraren antzeko ore bat lortzen da. Elur gehiago edo gutxiago egiteko kontuan izan ur goilarakadak bikarbonatoaren erdia izan behar direla.

Oso ondo pasa genuen gelan elurrezko panpinak egiten eta plastilinaren moldeekin jolasten.

                                            Anima zaitezte eta etxean egin!!