lunes, 27 de junio de 2022

AZPEITIKO TREN MUSEOA

Txu-Txu- Txuuuuu !!!!!!!!! Kurtsoari agur esateko Azpeitiko tren Museora joan ginen.  Bertan lurrun-trena martxan jarri ziguten eta Azpeitik Lasaorako bidea egin genuen. Hori zen usaia! Hori zarata! Hori mugimendua trenak zuena! Izugarri gustatu zitzaigun. Ondoren, Euskal Herriko historian martxan egon diren tren desberdinak erakutsi zizkiguten eta bukatzeko Azpeitiko parke eder batean bukatu genuen eguna.




Aitatxo, amatxo, joango al gara beste behin??????????

No hay comentarios:

Publicar un comentario