lunes, 27 de junio de 2022

NOLA DASTATU ILARGIA? - ANIMALIAK

3. Hiruhilabetean zehar gure gai ardatza "ANIMALIA BASATIAK" izan da. Asko ikasi dugu beraiei buruz eta ekintza asko egin ditugu: marrazkiak, soinuak, mugimenduak, jolas kooperatiboak, dantzak... 

"Nola dastatu ilargia?" ipuina kontatu eta ikusi genuen. Animalien istorio horren bitartez HH5 urteko umeek ikasi dute zer garrantzitsuak diren kooperazioa eta elkartasuna bizitzan gure helburuak lortzeko. Horretarako gelako talde bakoitzak elkarren laguntzaz egin zituen plastilinarekin ipuinean agertzen diren animaliak. Azkenik, 2 gelen artean ilargi handi bat egin genuen eta erakusketa eskolako sarreran jarri genuen.

Begira ze polita geratu zen!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario