viernes, 24 de abril de 2020

LAU ANAIAK ETA BESTE HAINBAT GAUZA...

Hona hemen zenbait lanbideen ipuin harrigarria! / 
Aquí os traemos un cuento sobre ciertas profesiones. ¡Soprendente!
Lau anaia eta bere aita elkarrekin bizi ziren etxe batean. Ez zeukaten ez dirurik eta ez lanik, oso behartsuak ziren. Aita hil zenean, bakoitzak lanbide bat ikasi behar zuela erabaki zuten.
(Cuatro hermanos y su padre vivían juntos en una casa. No tenían ni dinero ni trabajo, eran muy pobres. Cuando el padre murió, decidieron que cada hermano tenían que estudiar una profesión). 
Ikasketak bukatzerakoan, berriz elkartu ziren lau anaiak. 
-Nik ASTRONOMO ikasi dut -esan zuen lehenengoak. Izarrak eta urrutiko gauzak ikusten ditu astronomoak. Nagusiak tresna hau oparitu dit, TELESKOPIOA. 
(Cuando terminaron sus estudios, los cuatro hermanos se reunieron de nuevo. 
-Yo he estudiado ASTRONOMÍA -dijo el primero. El ASTRÓNOMO ve las estrellas y los objetos de lejos. El dueño me ha regalado esta herramienta: un TELESCOPIO).
-Nik josten ikasi dut, JOSTUNA naiz -esan zuen bigarrenak. Edozer gauza josten duen orratza oparitu dit nagusiak: egurra, harria eta burdina ere bai.
(-Yo he aprendido a coser, soy SASTRE -dijo el segundo hermano. El dueño me ha regalado una aguja que lo cose todo: madera, piedra e incluso ¡Hierro!).
-Ni EHIZTARIA naiz orain, ehizan ikasi dut -esan zuen hirugarren anaiak. Agurtzerakoan, nagusiak eskopeta hau eman dit, baina ez da beste eskopetak bezalakoa!
(-Yo ahora soy CAZADOR, he aprendido a cazar -dijo el tercero de los hermanos. Cuando nos despedimos, el dueño me regaló esta escopeta, pero... ¡No es una escopeta cualquiera!).
Laugarren anaia ixilik zegoen, eta azkenean bere anaiek zer ikasi zuen galdetu zioten:
-Bai ikasi dut, baina lotsatu egiten naiz... LAPURRA naiz, lapurretan ikasi dut!
(El cuarto hermano permanecía callado, al final sus hermanos le preguntaron que había estudiado:
-Sí, he estudiado, pero me avergüenza decirlo... soy LADRÓN, ¡He aprendido a robar!)
Garai hartan, erregearen alaba Irene, herensuge batek eraman zuen. Sari handia agindu zuen erregeak alaba aurkitzen zuenarentzat. ASTRONOMOA bere TELESKOPIO luzearekin alde guztietara begiratzen hasi zen alaba non egon zitekeen ikusteko.
(En aquéllos tiempos, Irene, la hija del rey, había sido raptada por un dragón. El rey había prometido una gran recompensa para quién encontrase a su hija. El ASTRÓNOMO empezó a mirar para todos los lados con su gran TELESCOPIO para poder encontrar a la hija del rey). 
ASTRONOMOAk alaba non zegoen jakin zuenean erregearengana joan ziren lau anaiak:
-Badakigu non dagoen zure alaba, baina itsasoa zeharkatu behar da eta guk ez daukagu itsasontzirik. Erregeak, zeukan itsasontzirik hoberena eman zien lau anaiei eta alaba askatzera joan ziren. 
(Cuando el ASTRÓNOMO supo dónde se encontraba la hija del rey, los hermanos fueron ante él:
-Sabemos dónde se encuentra tu hija, pero hay que cruzar el mar y no disponemos de barco. El rey les dio el mejor barco que tenía y los hermanos fueron a rescatar a su hija).
Herensugea bizi zen itsas bazterrera iritsi zirenean esan zion ASTRONOMOAk LAPURRAri:
-Han dago erregearen alaba. Joan zaitez ixil-ixilik eta ekar ezazu. Kontuz ibili!
Herensugea lo zegoen bitartean, LAPURRAk heldu zion erregearen alabari eta ihes egin zuten biek itsasontzira.
(Cuando llegaron al acantilado donde vivía el dragón, el ASTRÓNOMO le dijo al LADRÓN:
-Allí está la hija del rey. Vete sigilosamente y tráela, ¡Ten cuidado! 
Mientras en dragón dormía, el LADRÓN agarró a la hija del rey y escaparon los dos hacia el barco).
Herensugea orduan esnatu zen eta, erregearen alaba lapurtu ziotela antzeman zuenean, itsasontzia erasotu zuen. Baina han zegoen EHIZTARIA: tiroz jo eta akabatu zuen, baina herensugeak itsasontzia puskatuta zuen dagoeneko eta urez betetzen hasia zegoen... JOSTUNAk orratz miresgarria atera eta... itsasontzia josi zuen! Ez zen ur tantarik sartu gero!  
(Entonces el dragón despertó y cuando se dió cuenta de que le habían robado a la chica, atacó el barco. Pero ahí estaba el CAZADOR: le pegó un tiro y acabó con él, aunque el dragón había roto el barco y empezaba a entrar agua en él... 
El SASTRE sacó su aguja mágica y... ¡Cosió el barco! ¡No entró ni una gota más dentro!).
Jauregiraino eraman zuten lau anaiek erregearen alaba, Irene. Erregeak, denbora luzez besarkatu zuen bere alaba. Ondoren, eskerrak eman zizkien anaiei, eta diruz betetako poltsa bana ere bai! 
ASTRONOMOA, JOSTUNA, LAPURRA ETA EHIZTARIA, BUKATU DA IPUIN HONEN HARIA.
(Llevaron a palacio a la hija del rey, Irene. El rey abrazó durante un largo tiempo a su hija, Irene. Luego, dio gracias a los cuatro hermanos, y también ¡Les obsequió con una bolsa llena de dinero a cada uno!)
ASTRÓNOMO, SASTRE, CAZADOR Y LADRÓN. SE HA TERMINADO EL HILO DEL CUENTO, EL  CORDÓN.
----------------------------------------------------------------

Gustatu zaizue? Polita, ezta? Ezagutzen al dituzue lanbide gehiago? Zeintzuk? 
Hemen dituzue batzuk margotzeko:
¿Os ha gustado el cuento? ¿Bonito, verdad? ¿Conocéis alguna otra profesión? ¿Cual?
Aquí tenéis alguna otra para pintar:
           
           ABESLARIA                                                            AKTORESA

         
         ALBAITARIA                                                       ARGAZKILARIA

            ASTRONAUTA                                               DANTZARIA

              
        DETEKTIBEA                                                ERLEZAINA

          FUTBOLARIA                                                GIDARIA

            
        GOZOGILEA                                            ILE APAINTZAILEA

  
         IRAKASLEA                                                     ITURGINA

          KAZETARIA                                                MARGOLARIA

           MEDIKUA                                                MEKANIKOA

          ORKESTA ZUZENDARIA                              POLIZIA

        POSTARIA                                              SOROSLEA

        SUHILTZAILEA                                         ZAPATARIA

Aukeratutako lanbideak margotu ondoren saiatu zaitezte bakoitzari izena idazten, eta bide batez, lanbide desberdinen izenak ikasten saiatu jolasen bidez...
Después de pintar las profesiones elegidas intentar escribirlas debajo del dibujo, y de paso, intentar aprender los nombres de las profesiones mediante juegos...

Grafomotrizitatea lantzeko ariketa batzuk orain: /Un poco de grafomotricidad: 

Bukatzeko, jostunaren lerroak errepikatuko ditugu eta zenbakiak errepesatuko ditugu: 
Por último, repetiremos los trazos del sastre y repasaremos los números:
Falta diren zenbakiak idatzi / Rellena con los números que faltan



No hay comentarios:

Publicar un comentario